Kataluniako herriarekin elkartasuna adierazi dute Eibarko institutuko ikasleek

Kataluniako herriarekin elkartasuna adierazi dute Eibarko institutuko ikasleek
2019/10/18 eta kitto!
Kataluniako herriarekin bat eginez, gaur goizean Jardiñeta kaleko institutuan ikasten duten Eibar BHI-ko ikasleek kontzentrazioa egin dute ikastetxeko patioan. Ikastetxeko Ikasle Taldeak deitutako ekitaldian, DBH 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko ikasleak elkartu dira Kataluniako presoei eta Kataluniako  herriarekin elkartasuna adierazteko, "Espainia ez da inor herri bat zigortzeko. Estem amb vosaltres" goiburua zeraman pankarta erakutsiz.

Institutuko protesta