Koronabirus kasu bakarra atzeman dute Eibarren

Koronabirus kasu bakarra atzeman dute Eibarren
2021/09/24 eta kitto!
Atzo koronabirus kasu berri bat atzeman zuten Eibarren eta herriko intzidentzia-tasa 105,55ekoa da orain.

Eskualdeko beste herrietara begira, Mutrikun eta Soraluzen kasu berri bana atzeman dute.

EAEn, atzo, 5.690 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 110 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 16 Araban, 50 Bizkaian eta 42 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 24 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 46 pertsona ZIUn daude.