Koronabirus kasu bat atzeman da Eibarren, 4 Debabarrenean

Koronabirus kasu bat atzeman da Eibarren, 4 Debabarrenean
2020/05/02 13:05
eta kitto!
450 dira egoera hau hasi zenetik  Debabarrenean atzemandako COVID19 positibo metatuak. Gaurko txostenaren arabera, 4 kasu berri atzeman dira Debabarrenean, kasu bana Eibarren, Ermuan, Elgoibarren eta Mutrikun.

Horrela, hauek dira herriz herri metatutako positiboak:

Eibar           207 
Ermua         165
Elgoibar       41
Mutriku       12
Soraluze     12
Deba              8
Mendaro     3
Mallabia       2

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001

Ospitaleratuei dagokionean, azkeneko 10 egunetan hasitako beheranzko joerak jarraitzen du eta horrela, atzo baino 3 lagun gutxiago daude Debabarreneko ospitaletan ingresatuta. Eibarren 28 lagun daude eta Mendaron 11.

39 lagun daude ospitaleratuak gaur egun, duela astebete baino 20 lagun gutxiago.

ospitaleratuak web ona maiatzak 1