Koronabirus kasu berri bat atzeman dute Eibarren

Koronabirus kasu berri bat atzeman dute Eibarren
2021/06/10 eta kitto!
Aurreko hiru egunetan koronabirus kasu berririk gabe egon ondoren, atzo kasu bat atzeman zuten Eibarren, Debabarreneko kasu bakarra. Horrela, intzidentzia-tasa pixka bat igo da eta 43,68an dago.

EAEn, atzo, 7.620 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 238 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 25 Araban, 134 Bizkaian eta 76 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 24 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 77 pertsona ZIUn daude.