Koronabirus kasu berri bat atzeman dute Eibarren

Koronabirus kasu berri bat atzeman dute Eibarren
2021/10/06 eta kitto!
Azken hiru egunetan kasu gabe egon ondoren, atzo koronabirus kasu berri bat atzeman zuten Eibarren eta intzidentzia-tasak 36,40an jarraitzen du.

Eskualdeko beste herrietara begira, Soraluzen beste kasu berri bat atzeman dute.

Atzo EAEn 5.922 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 99 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 21 Araban, 39 Bizkaian, 39 Gipuzkoan eta 0 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 9 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 32 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, irailaren 27tik urriaren 3ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 14 hildako egon direla.