Koronabirus kasu berri bat atzeman dute Eibarren

Koronabirus kasu berri bat atzeman dute Eibarren
2021/06/01 eta kitto!
Atzo koronabirus kasu berri bat atzeman zuten Eibarren eta intzidentzia-tasa 47,32koa da.

Eskualdeko beste herriei begira, Elgoibarren bakarrik atzeman dituzte kasu berriak, bi hain zuzen ere.

Atzo EAEn 8.680 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 344 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 31 Araban, 169 Bizkaian, 136 Gipuzkoan eta 8 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 39 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 94 pertsona ZIUn daude.