Koronabirus kasu berri gabe jarraitzen dugu Eibarren

Koronabirus kasu berri gabe jarraitzen dugu Eibarren
2021/06/03 eta kitto!
Atzo, aurreko egunean bezala, ez zuten koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren eta intzidentzia-tasak berdin jarraitzen du, 47,32an.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermua bakarrik atzeman dituzte kasu berriak, hiru hain zuzen ere.

EAEn, atzo, 9.070 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 301 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 41 Araban, 158 Bizkaian eta 99 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 39 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 91 pertsona ZIUn daude.