Koronabirus kasu berririk ez da atzeman Gipuzkoan, bai ordea Bizkaia eta Araban

Koronabirus kasu berririk ez da atzeman Gipuzkoan, bai ordea Bizkaia eta Araban
2020/06/03 12:32
eta kitto!
Atzo EAEn PCR bidez atzemandako koronabirus kasu berriak 6 izan ziren, horietatik 3 Araban (denak Gasteizen) eta beste 3 Bizkaian (Bilbo, Galdakao eta Trapagaranen). Asteleheneko txostenak ez zuen kasu berririk jasotzen, atzokoak 4 jasotzen zituen eta gaurkoak 6, beraz badirudi hereneguneko 0 kasu berriak eta 0 hildakoak  "asteburu efektuaren" ondorioak izan daitezkeela, aipatutako kasu berrietaz gain, atzo 2 hildako eta gaur 10 hildako jasotzen bait ditu txostenak.

Eibarren, eta Debabarrenean egonkortasuna mantentzen da eta ez da kasu berririk atzeman azkeneko asteetan.

Ospitaleratuei dagokionean, atzo baino 2 lagun gutxiago daude Debabarrenako ospitaletan, Eibarkoan hain zuzen ere. Horrela Eibarko Ospitalean 7 lagun daude ingresatuta eta Mendarokoan 3.

Ospitaleratu kopuruan beheranzko joera nabaria da, nahiz eta kontuan izanda azkeneko asteetan kasurik eman ez dela eskualdean, ospitaleratu kopurua ez den maila berean jaitsi.