Koronabirus kasu berririk ez Eibaren

Koronabirus kasu berririk ez Eibaren
2021/10/05 eta kitto!
Atzo ez zuten koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren (azken sei egunetan bi kasu besterik ez dituzte atzeman) eta herriko intzidentzia-tasa 36,0koa da orain.

Eskualdeko beste herrietara begira, Soraluzen bi kasu berri atzeman dituzte eta beste herrietan bat ere ez.

EAEn, atzo, 5.327 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 92 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 10 Araban, 35 Bizkaian eta 44 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDa duten 34 pertsona ZIUn daude.