Koronabirus kasu berririk ez Eibarren eta bakarra Debabarrenean: Mutrikun

Koronabirus kasu berririk ez Eibarren eta bakarra Debabarrenean: Mutrikun
2020/04/27 13:44
eta kitto!
Gaur ez da koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren eta Debabarrena osoan kasu bakarra agertu da, Mutrikun. Beraz, gaur egun 428 izango lirateke gure bailaran metatutako postibo kopurua.

Ospitaleratuei dagokionean, gaur atzo baino lagun bat gutxiago dago Debabarreneko ospitaletan ingresatuta. Jeitsiera hau Eibarko Ospitalean eman da, non gaur 40 lagun dauden ingresatuta. Mendaro Ospitalean, atzo bezala, 11 lagun daude ospitaleratuak.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001

Gauzak horrela, Osasun Sailak  COVID19aren gaineko txostenak argitaratzen hasi zenetaik, metatutako positiboak honela banatzen dira herriz herri:

Eibar           199
Ermua         157
Elgoibar       38
Mutriku       11
Soraluze     11
Deba              7
Mendaro     3
Mallabia       2