Koronabirus kasu berririk gabeko beste egun bat eskualdean

Koronabirus kasu berririk gabeko beste egun bat eskualdean
2020/05/17 eta kitto!
15 izan dira gaur EAEn atzemandako koronabirus kasu berriak eta horietatik 7 Araban, 3 Bizkaian eta 5 Gipuzkoan eman badira ere, Debabarrenean ez da positiborik eman. Bai ordea Debagoienean, non 5 kasu berri horietatik 3 eskualde horretan izan diren. Kasu berri bana atzeman dute Arrasate, Bergara eta Eskoriatzan, beste biak Zarautzen eta Urretxun izan dira.

Eibarrera etorrita,  maiatzaren 8tik ez denez koronabirus kasu berririk atzeman, metatuak 209 izaten jarraitzen dute. Orokorrean epidemiologikoki barealdi edo egonkortze fasean sartuta gaudela ematen du, izan ere Debabarrenean 2 kasu besterik ez dira atzeman aste osoan.

Ospitaleratuei dagokionean, gaur atzo baino lagun bat gehiago dago ingresatuta Debabarrenako ospitalean, Mendarokoan hain zuzen ere. Horrela, gaur 4 dira Mendaroko ospitalean ingresatuta daudenak eta 16 Eibarkoan.

ospitaleratuak maiatzak 16 WEB