Koronabirus kasurik gabe bigarren egunez jarraian

Koronabirus kasurik gabe bigarren egunez jarraian
2021/05/20 10:38
eta kitto!
Atzo ez zuten koronabirus kasu positibo berririk atzeman Eibarren, aurreko egunean bezala, eta intzidentzia-tasa 196,55ean dago orain.

Eskualdeko beste herriei begira, Elgoibarren bost positibo atzeman zituzten, Deban bi, eta Ermuan eta Mendaron kasu bana. Beraz, bederatzi kasu izan dira guztira Debabarrenean.

EAEn, atzo, 8.386 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 351 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 20 Araban, 228 Bizkaian eta 101 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 46 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 131 pertsona ZIUn daude.