Koronabirus positiborik gabeko beste egun bat Debabarrenean

Koronabirus positiborik gabeko beste egun bat Debabarrenean
2020/06/02 eta kitto!
Gaur Osasun Sailak argitaratu duen txostenaren arabera, dakizuenez aurreko eguneko datuak jasotzen dituena, ez da konorabirus kasu berririk atzeman ez Gipuzkoan ezta Bizkaian ere. 4 izan dira EAEn atzemandako kasuak eta Araban eman dira (3 Gasteizen eta 1 Amurrion).

Eibarren ez da koronabirus kasu berririk atzeman azkeneko 24 egunetan eta ospitaleratuta dauden lagunen kopurua bere horretan mantentzen dira Debabarrenean, 3 Mendaroko Ospitalean eta 9 Eibarkoan.