Gaur ere ez da koronabirus positiborik atzeman Eibarren

Gaur ere ez da koronabirus positiborik atzeman Eibarren
2020/05/18 eta kitto!
Gaur Osasun Sailak argitaratutako datuen arabera ez da positiborik atzeman Gipuzkoan eta Bizkaian 6 kasu berri eman badira ere ez dira gure eskualdeko herrietan eman. (Ermuan edo Mallabian). Araban ere 2 kasu atzeman dira, biak Gasteizen

Eibarren positiborik gabeko elkarren segidako bederatzigarren eguna litzateke.

Ospitaleratuei dagokionean atzo baino lagun bat gutxiago dago Mendaroko Ospitalean ingresatuta, eta horrela 3 dira gaur bertan daudenak eta 16 lagun Eibarkoan.