Koronabirusa dela eta ospitaleratuak bi gutxiago dira

Koronabirusa dela eta ospitaleratuak bi gutxiago dira
2020/05/27 eta kitto!
Osasun Sailak argitaratu duen txosten epidemiologikoaren arabera ez da kasu berririk atzeman Debabarrenean eta horrela, badira bi aste Debabarrenean koronabirus kasurik atzematen ez dela.

Gipuzkoan ez da koronabirus kasu berririk atzeman (gaurkoarekin bada astebete kasu berririk atzematen ez dela), Araban ordea 2 eman dira (Gasteizen) eta Bizkaian 10 (7 Bilbon, 2 Barakaldon eta bat Santurtzin).

Ospitaleratutako lagun kopuruari dagokionean,  ospitaleratze datuak ematen direnetik, kopururik bajuena da gaurkoa. 13 lagun daude Eibar eta Mendaroko ospitaletan ingresatuta, 2 Mendarokoan (atzo 3 ziren) eta 11 Eibarkoan (atzo 12 ziren).