Koronabirusaren aurkako CureVac txertoaren efikazia %47koa da bakarrik

Koronabirusaren aurkako CureVac txertoaren efikazia %47koa da bakarrik
2021/06/17 eta kitto!
Alemaniako CureVac botika etxeak Biodonostian eta Biocrucesen (beste zenbait zentroren artean) aztertzen diharduen koronabirusaren aurkako txertoaren efikazia %47koa da behin-behineko analisien arabera. CureVacek adierazi du emaitzak ez direla espero zituztenak izan eta, gauzak horrela, Munduko Osasun erakundeak ezin izango du onartu, txertoa baimentzeko gutxieneko efikazia %50koa izan behar delako.

CureVac-en txertoa ekainaren hasieran onartzea espero zuten, baina azken astean abuztura arte luzatu zuten erabakia eta orain eman dituzte argira behin-behineko emaitzak. Hala ere, aurretik Europar Batasunak CureVac txertoaren 405 milioi erosteko akordioa lortu zuen.

Julio Arrizabalaga BioDonostiako zuzendari zientifiko eibartarrak CureVac txertoari buruz egin zigun berba otsailean.