Familia-laguntzarik ez duen arrisku-populazioaren zerbitzura jarri da DYA Gipuzkoa

Familia-laguntzarik ez duen arrisku-populazioaren zerbitzura jarri da DYA Gipuzkoa
2020/03/16 eta kitto!
Koronabirusaren krisiaren ondorioz gaur egun dagoen osasun-larrialdiaren aurrean, DYA Gipuzkoak bere giza talde guztia arriskuan dagoen babesik gabeko populazioaren eskura jartzea erabaki du. Horrela, arrisku talderen batean daudenak, laguntzeko inor ez izateagatik, egoerak behartuta kalera irtetzea saihestu nahi dute.

Bere lemak dioen moduan, DYA Gipuzkoak 46 urte daramatza gelditzen eta laguntzen, baina oraingoan lema hori egokitu nahi izan dute, #GeldituEtaLagundukoDizugu esaldiarekin etxean gelditzen direnak arriskuan dauden pertsona horiek izan daitezela aditzera emateko.
Diotenez, “pertsona horiei DYA Gipuzkoak lagunduko die, eta bere baliabide eta giza talde guztiak, boluntario prestatuak eta koordinatuak jarri nahi dituzte pertsona horiei farmaziako botikak ekartzeko, erosketak egiteko edo arriskuren bat ekar dezakeen beste edozein gestio egiteko. Eskaera guzti horiek 943 46 46 22 telefonoaren bitartez bideratuko ditugu”.