Koronabirusen aurka borrokatzeko modurik onena prebentzioa dela gogorarazi du Osasun Sailak

Koronabirusen aurka borrokatzeko modurik onena prebentzioa dela gogorarazi du Osasun Sailak
2021/03/23 eta kitto!


Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak prebentziorako jarraibide errazak gogorarazi dizkie herritarrei, birusaren transmisioa saihesteko. Kutsatzea saihesteko neurriak dira, baina baita gaixotasuna hartu ondoren ez zabaltzeko ere.

KUTSATZEA SAIHESTEA

Transmisio-arriskua areagotu egiten da distantzia laburrean, ingurune itxi eta jendetsuetan, bereziki gaizki aireztatutakoetan, eta aerosolen sorrera handitzen duten jarduerak egiten badira, hala nola ariketa fisikoa egitea, ozen hitz egitea, oihukatzea edo abestea.

Kutsatzea neurri hauen bidez murriztu daiteke:
- Distantzia: distantzia mantendu behar da, baldin eta elkarrekin bizi ez diren pertsonekin bagaude.
- Eskuen higienea: gogoratu behar da gaixotasuna, hein handi batean, kontaktuarekin transmititzen dela.
- Maskara: beti eraman behar da maskara, batez ere elkarrekin bizi ez diren pertsonekin.
- Aireztapena: espazio itxiak aireztatu behar dira.

Burbuila, hau da, kontaktu gutxi. Gizarte-jarduera murriztea eta harremanetan jartzen garen pertsonen kopurua murriztea da helburua.

 

SINTOMAK DITUT. ZER EGIN BEHAR DUT?
Oso garrantzitsua da pertsona bakoitzak arduraz jokatzea birusa hartu duen susmoaren aurrean edo pertsona positibo batekin kontaktuan egon bada. COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak izanez gero (sukarra, eztula, eztarriko mina, aire faltaren sentsazioa edo usaimena galtzea, besteak beste), telefonoz jarri behar da harremanetan osasun-zentroarekin. Eta une horretatik aurrera, testa egin arte itxaron gabe, jarrera arduratsuena berehalako autoisolamendua da.

Gainera, sintomak sentitzen hasi aurretik, komeni da azken bi egunetan izandako harreman estuen zerrenda bat egitea, informazio hori zaintzaren eta miaketaren arduradunei helarazteko eta kutsatze-katea lehenbailehen eten ahal izateko.

Garrantzitsua da birusa transmititzea eragin duen edozein jarduera miaketa-taldeari zehaztea. Gogoratu beharra dago zaintza eta miaketa sareak ez duela egindako ezerrengatik zigortzen, bere helburua, ostera, kutsatze katea moztea da.

 

Argibide gehiago web orri honetan: https://www.euskadi.eus/nola-jokatzen-dut/web01-a2korona/eu/