Krisia gogoan izan dute Martxoaren 8an

Krisia gogoan izan dute Martxoaren 8an
2012/03/08 eta kitto!

Gaur eguerdian elkarretaratzea egin da udaletxe parean, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Aurten pankartan idatzitako lemarekin, "Krisiak ez ditzala emakumeen lan-eskubideak zapaldu", gaur egun bizitzen dihardugun egoera ekonomikoak emakumeei bereziki nola eragiten dien salatu nahi izan dute bertan bildutakoek.