Kutsatze kopuruek beheranzko joera hartu dute eskualdean, Eibarren 2 kasu zenbatu zituzten atzo

Kutsatze kopuruek beheranzko joera hartu dute eskualdean, Eibarren 2 kasu zenbatu zituzten atzo
2021/04/30 eta kitto!
Intzidentzia metatuak behera egin du Debabarrena eskualdean, EAE osoan bezala.

Atzo  bi kasu  positibo gehiago atzeman zituzten herri Eibarren, aurreko egunean baino hiru 7 gutxiago. intzidentzia-tasa jaitsi egin da, 476,81an kokatuz.

Eskualdeko beste herriei begira, Deban 4 kasu (1577,11ko intzidentzia) zenbatu zituzten koronabirusa detektatzeko probetan; Ermuan 3 (424,50); Elgoibarren bi (346,62);  eta Mutrikun beste bi (470,46). Beraz, eskualdean 22 positibo berri atzeman zituzten guztira, aurreko egunean baino bederatzi gehiago.

EAEn intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 532,98 kasukoa da 14 egunetan. Herrialdeen intzidentzia tasa metatuei dagokienez, berriz, Gipuzkoak du oraindik egoera larriena: 100.000 biztanleko 709,13 kutsatu zenbatu dira azken hamalau egunetan. Tasa 452,46 da Bizkaian eta 392,48 Araban. Hain zuzen, herrialde horrek joera berean jarraituko balu, aukera luke Jaurlaritzak zehaztutako eremu gorritik ateratzeko. Osasun Sailak astelehenean berrikusiko du talde horretan diren udalerrien zerrenda, eta orduko datuen arabera zehaztuko du muga gogorrak non ezarri.

Atzo EAEn, 11.017 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 808 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 83 Araban, 368 Bizkaian, 349 Gipuzkoan eta 8 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 96  pertsona ospitaleratu ziren atzo, aurreko egunean baino 13 gehiago, eta zainketa intentsiboetako unitateetan presioa mantendu egin da, 189 ohe okupaturekin, asteazkenean baino hiru gutxiago.