[Koronabirusaren datuak] Kutsatzeen kopuruak behera egin du Debabarrenean

[Koronabirusaren datuak] Kutsatzeen kopuruak behera egin du Debabarrenean
2021/02/16 eta kitto!
COVID-19aren inguruko azken datuen arabera, atzo koronabirusaz kutsatutako bost kasu berri atzeman zituzten Eibarren. Intzidentzia-tasa nabarmen jaitsi da azken egunotan, eta une hauetan 360,88an kokatzen da. Inguruko herrietan ere hobera egin du egoerak. Elgoibarren 883,88ko itzidentzia-tasa daukate (atzo 3 kasu berri detektatu ziren). Ermuan eremu horian daude, 237,22ko intzidentzia metatuarekin (3 positibo azken orduetan). Mendaron kasu bat atzeman dute eta beste herrietan (Deba, Soraluze, Mutriku eta Mallabia) ez da positibo berririk detektatu. Guztira, beraz, 12 kasu berri eskualde osoan, aurreko egunean baino 3 gutxiago.

 

Atzo, 9.565 test diagnostiko egin ziren, eta  horietatik 453 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 45 Araban, 293 Bizkaian, 106 Gipuzkoan eta 9 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 60 pertsona ospitaleratu ziren atzo eta COVIDa duten 168 pertsona ZIUn daude.