Lanbideren bulegoak ez du aurrez aurreko arretarik eskainiko gaurtik hasita

Lanbideren bulegoak ez du aurrez aurreko arretarik eskainiko gaurtik hasita
2020/03/16 12:09
eta kitto!
Osasun sailak emandako gomendioei jarraituta, gaurtik aurrera ez dute inor aurrez aurre artatuko Bittor Sarasketako enplegu bulegoan. Lanbideren kasuan, prozedurak izapidetzeko epeak eten egin dira. Eta SEPEren (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) kasuan, telefonoz edo internet bidez hitzordua eskatu behar da. Hala ere, telefonoz zein internet bidezko arreta ematen jarraituko dute. Hauek dira harremanetarako bideak:

LANBIDE

Telefonoz: 945 160 600 / 630 305 452.

Interneten: lanbide.euskadi.eus

SEPE

Telefonoz: 901 119 999 / 943 209 956 (Eibarko bulegoa).