Landaketa berria egiteko jardinetatik kendu dituzten loreak doan banatuko dituzte eguaztenean

Landaketa berria egiteko jardinetatik kendu dituzten loreak doan banatuko dituzte eguaztenean
2023/05/29 16:29
eta kitto!
Udalak urtean bitan (udaberrian eta neguan) lore-multzoak erretiratzen ditu herriko hainbat lorategitatik lore berriak landatzeko, urtaro bakoitzeko klimatologiari egokitutako espezie indartsuagoak jartzeko helburuarekin. Orain arte, kandutako loreak bota egiten ziren, baina hemendik aurrera Udalak bigarren bizitza bat eman nahi die loreei eta herritarrei doan banatuko dizkie.

Banaketa eguaztenean egingo da, hilaren 31an, San Andres parrokia pareko plazan, 11:00etatik 13:00etara. Eliza inguruko eta Bidebarrieta kaleko jardinetatik kendutako loreak izango dira eta, egoera onean daudenez, etxean birlandatu daitezke. Neguan landatutako loreak dira, orain udakoak jartzeko kendu dituztenak.

 

700 lore eta landare

Guztira, neguko 700 lore eta landare inguru banatuko dira, hala nola krabelinak eta bioletak. Ez dira banatuko presio metereologikoagatik, zapalduak izateagatik edo beren zikloa amaitua izateagatik baldintza onetan ez dauden landareak.

Loreak, halaber, paperezko poltsa batean entregatuko dira. Hala ere, interesa dutenei gomendatzen zaie poltsa bat eramateko, etxean dituzten poltsak berrerabili ahal izateko.