Udaltzaingoak eta Ertzaintzak enpresek bete beharreko formularioak eskatuko dizkiete langileei

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak enpresek bete beharreko formularioak eskatuko dizkiete langileei
2020/03/31 eta kitto!

Espainiako Gobernuak beharrezkoak ez diren jarduera ekonomiko guztiak bertan behera uztea erabaki du 10/2020 dekretuaren bidez, eta, beraz, funtsezkoak diren jardueretan aritzen diren langileek egiaztatu egin beharko dute euren jarduna. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak eskatuko dituzte formularioak lanerako joan-etorriak egiaztatzeko.






Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun eta Ekonomiaren Garapen sailek formulario bat prestatu dute lanerako joan-etorriak Ertzaintzaren edo Udaltzaingoaren aurrean justifikatu ahal izateko. Izan ere, horiek formularioak eskatuko dituzte egun hauetan. Formularioa honako lotura honetan deskargatu daiteke. Gainera, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Confebasken eta Merkataritza Ganberen eta sindikatuen esku jarri ditu formularioak.