Lapurtutako umeen auziaren inguruko adierazpena egin du Udalak

Lapurtutako umeen auziaren inguruko adierazpena egin du Udalak
2012/01/31 eta kitto!

Eibarko Udalak gaur bertan aditzera eman duenez, "Euskal Autonomia Erkidegoan 50eko hamarkadatik 90eko hamarkadara bitartean administrazio‑irregulartasun batzuk izan zirela‑eta, jaioberrien bidegabeko jabetzeen edo adopzio irregularren susmoa dago. Gipuzkoa kaltetu gehien dituen lurraldea da, eta ustezko traman Gipuzkoako 20 ospitale zeudela susmatzen da. Hori dela‑eta, SOS Bébes Robados-Euskadi elkartea Eibarko udalarekin hartu emanean jarri da gure elkartasuna eta babesa emateko. Jaioberrien lapurreten balizko auzian azken egunotan hainbat gertakari izan dira, hala nola gorpuak hobitik ateratzea eta Gipuzkoako ospitale eta kliniketako ikerketak".
Horregatik, eta horiek guztiak kontuan izanik, Eibarko udalak jarraian osorik irakur dezakezuen erakunde-adierazpena egin du:


Erakunde‑komunikatu honen bidez, Eibarko udalak elkartasun osoa adierazten die jaioberrien lapurreten eta adopzio ilegalen kasuetako familiei.
Kaltetuek aldarrikatzen duten egia jakiteko eskubideari dagokionez, alegia, senitartekoek desagertutakoen norakoaren berri izateko eskubideari dagokionez, Eibarko udalak uste du agintariek eskubide hori bermatzeko obligazio politikoa dutela, zehazki, eskumena duten tokiko, lurraldeko, erkidegoko nahiz estatuko agintariek.
Eibarko udalak euskal erakunde guztiei eskatzen die, eta bereziki Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diete behar diren eta haien esku dauden neurri guztiak hartzeko aipatutako elkarteek eskatzen duten egia‑eskubidea bermatzeko.
Eibarko udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen dio, beste neurri batzuen artean, kaltetuentzako aholkularitza‑zerbitzu bat sortzeko
Eibarko udalak, gertakariak argitzeko, kaltetuen elkarteek martxan ipintzen dituzten ekimen guztiak indartzeko konpromisoa hartzen du.