Lasturren ordu batzutan artzai izateko aukera

Lasturren ordu batzutan artzai izateko aukera
2012/02/14 eta kitto!

Baserri mundua bertatik bertara ezagutu nahi duenak horretarako aukera paregabea izango du otsailaren 25ean Lasturren abiatuko den Artzai Txikiak izeneko esperientziari esker: familia osoarentzat pentsatutako ekimen honi esker eta arduradunen berbetan "txikienak, txapela buruan eta makila eskuan, artzai bihurtuko dira ordu batzutan. Latxa arrazako artaldea ezagutu eta benetako Idiazabal gazta nola egiten den ikasiko dute. Ondoren, artisau bilakatu eta ardien artilearekin tapiza egingo dute ehun-tailerrean. Eta horiekin amaituta, Lasturko errota zaharrean artoa ehotu eta familia osoak talo-tailerrean parte hartzeko aukera izango du". Urrira bitartean hilero jarduera bi egingo dira eta egutegi zehatza www.debabarrenaturismo.com webgunean ikus daiteke (irteerak 3 bat orduko iraupena dauka).
Ekimenaren arduradunen berbetan, "Euskadira bertako tradizio eta usadioak ezagutzera datozen turistentzat ezezik, eskualdeko zein inguruetako herritarrentzat ere esperientzia bikaina da, asteburuko irteera ezberdin bat bilatzen duten familientzat".
Esperientzia hau, bestalde, Eusko Jaurlaritzak bere Marketing Turistikoaren Planaren barruan sustatu eta merkaturatzeko aukeratu du. Informazio gehiago jasotzeko eta erretserbak egiteko, Debako Turismo Bulegora deitu (943192452 telefono zenbakira) edo e-maila bidali daiteke (turismoa@deba.net).