Andretxean egingo den "Lidergoa, generoa eta adimen-emozionala" tailerrean izena emateko epea zabalik

Andretxean egingo den "Lidergoa, generoa eta adimen-emozionala" tailerrean izena emateko epea zabalik
2016/03/16 eta kitto!
Zabalik dago Andretxean egingo den "Lidergoa, generoa eta adimen-emozionala" tailerrean izena emateko epea. Izen-ematea apiriralen 1era arte egin ahal izango da Pegoran.

Tailer honetan botere pertsonalean, eta ez botere hierarkikoan, oinarritutako harreman ereduak ezagutuko ditugu. Mugatzen gaituzten sinesteak aztertuko ditugu, eta, adimen emozionaletik, gure emozioen ezagueran eta kudeaketan sakonduko dugu, horiek baitita lidergorako motore.

IRAKASLEA : Miriam Ocio

DATAK: apirilak 12 eta 19; maiatzak 3, 10, 17, 24 eta 31; ekainak 7, ASTEARTEAK

ORDUTEGIA: 18:00 - 20:00

NON: Andretxean

Informazio gehiagorako deitu edo idatzi lasai: 943 70 08 28  //  andretxea@gmail.com

Andretxea lidergoa