Luizi batek Gi-627 errepidea moztu du Soraluze inguruan

Luizi batek Gi-627 errepidea moztu du Soraluze inguruan
2022/01/13 eta kitto!
Luizia gertatu da Soraluzen eta, ondorioz, Gi-627 errepidea moztuta dago bi norabideetan 55. kilometroan. AP-1etik ari dira trafikoa desbideratzen. Oraindik harriak eta zuhaitzak jausten ari dira 627 errepidera, Soraluzen.

 

N-634 errepidean, bestetik, istripua gertatu da 55. kilometroan, Elgoibar inguruan, eta lagun bat zauritu da Segurtasun Sailak eman duen informazioaren arabera.  3 kilometroko auto-ilarak daude.