Maiatzaren 8tik koronabirus kasu berririk ez Eibarren

Maiatzaren 8tik koronabirus kasu berririk ez Eibarren
2020/05/15 eta kitto!
Orain arte Osasun Sailak argitaratzen zuen txostenaren formatoa aldatu da eta atzo argitaratutako txostena erabilita herriz herri atzemandako positiboak eta  ospital bakoitzean ingresatuta zeuden lagunen kopurua jakiterik ez zegoen.

Gaurtik aurrera badirudi beste txosten formato bat erabiliko duela Osakidetzak, non soilik positibo berriak adieraziko diren (ez dira herri bakoitzean metatutako kasuak agertuko) eta aldiz ospitaletako egoeren xehetasun gehiago jasoko diren.

Herenegunetik desbideraketa txiki bat agertu bada ere Eibarko ospitalean ingresatuta dauden lagunen kopuruan, orokorrean Eibarko egoera ez da aldatu. Maiatzaren 8tik ez da positiborik atzeman eta bihar positiborik egongo ez balitz, astebete egingo genuke positiborik gabe.

Ospitalei dagokionean, Eibarko ospitalean lagun bat gutxiago dago ospitaleratua, 17 dira momentu honetan ingresatuta dauden lagunak, eta Mendaroko Ospitalean 3. Beraz 20 lagun daude Debabarrenako ospitalean ingresatuta, datuak jasotzen hasi ginenetik kopururik txikiena.

ospitaleratuak maiatzak 14 WEB