Manifestazio jendetsua egin da Zaldibarko hondamenditik 9 hilabete bete direla gogoan

Manifestazio jendetsua egin da Zaldibarko hondamenditik 9 hilabete bete direla gogoan
2020/11/07 eta kitto!
Zaldibarko zabortegiko hondamendia gertatu zela 9 hilabete bete direla-eta, gaur arratsaldean manifestazio jendetsua egin da Eibarren, Zaldibar Argitu plataformak deituta. Untzagatik abiatuta, herriko kaleak zeharkatu  ditu mobilizazioak, bi zutabetan eta segurtasun neurriak ibilbide osoan zainduta. Batutako jendeak gertatutakoaren inguruko erantzukizunak eskatu ditu berriz ere eta istripuan hildako Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran gogoratu ditu.

https://youtu.be/K1CENj3SGOo