Manifestazioa egingo dute bihar emakumeen aurkako indarkeria salatzeko

Manifestazioa egingo dute bihar emakumeen aurkako indarkeria salatzeko
2020/11/24 eta kitto!
Matraka eta Nalua talde feministek manifestazioa egingo dute bihar, azaroaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, 20:30ean, Untzagatik hasita.

“Askotariko biolentzien aurrean, autodefentsa feminista” da mobilizazioaren goiburua eta bertan parte hartzeko gonbidapena egin dute sare sozialen bitartez.