Martxoan eta apirilean ere mugikortasuna mugatuta egongo da

Martxoan eta apirilean ere mugikortasuna mugatuta egongo da
2021/03/03 eta kitto!
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak adierazi duenez, mugikortasunari dagozkion neurri murriztaileek indarrean jarraituko dute martxoan eta apirilean ere, “muturreko zuhurtzia” jarraitzeko sasoia delako. Sailburuak aitortu du azken egunotan “asko mantsotu” dela pandemiaren hobekuntza eta EAEko intzidentzia-tasa “oso altua” dela oraindik. Gaur egun 243,8ko intzidentzia-tasa dugu eta 60ra jaistea da helburua.

Gaur arratsaldean Espainiako Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde Arteko Kontseiluak Aste Santuari begira erkidegoek hartuko dituzten mugikortasunaren inguruan jardungo dute, baina Sagarduik dagoeneko aurreratu du bertan aipatuko dena. "Prebentzio neurriei eusten jarraitu beharra dago birusaren zabalkundea gelditzeko", azpimarratu du.