Maskararik gabe barrualdeetan bihartik aurrera

Maskararik gabe barrualdeetan bihartik aurrera
2022/04/19 08:11
eta kitto!
Espainiako Ministro Kontseiluak barrualdeetan maskarak erabiltzeko derrigortasuna kentzeko testua onartuko du gaur eta, ondorioz, bihartik aurrera maskararik gabe egon ahal izango gara barrualdeetan. Hala ere, salbuespenak egongo dira.

Ministroek sinatuko duten testuaren zain, Espainiako Gobernuak aurreratu zuen pertsona zaurgarriak dauden tokietan maskara erabili beharko dela. Hala nola, osasun zentroetan eta espazio soziosanitarioetan (farmaziak, anbulatorioak, ospitaleak, erresidentziak…). Gainera, garraio publikoetan ere erabili beharko da.

Bestelako egoeratan ez da derrigorrezkoa izango, baina bai gomendatzen dute maskara erabiltzea ekitaldi masiboetan, batez ere pertsona zaurgarriak badira. Lanpostuetan, ostera, lan-arriskuen prebentzio zerbitzuek baloratu beharko dute maskara erabili behar izango den ala ez.