Minbizia mintzagai izan zen atzo Portalean, Minbiziaren Aurkako Munduko Egunean

Minbizia mintzagai izan zen atzo Portalean, Minbiziaren Aurkako Munduko Egunean
2020/02/05 eta kitto!
Minbiziaren Aurkako Munduko Egunaren harira, AECC Gipuzkoak mintzodromo edo eztabaida-foroak egin zituen atzo, World Cafe formatuan, Donostian, Tolosan eta Eibarren. Eibarko saioa Portalean egin zuten, goizeko 10:30etik aurrera, eta 30 lagun inguruk parte hartu zuten  bertan. 5eko taldeetan, gaixotasun horrekin gizarteak dituen erronken inguruan hitz egin zuten. Eibarko AECC elkartekoak pozik daude atzoko ekitaldiak izandako erantzunarekin: "lehen aldia da horrelako ekitaldi bat antolatzen duguna, eta espero genuena baino jende gehiago etorri zen. Parte-hartzaileen profila anitza izan zen (gaixoak, sendiak, boluntarioak, profesionalak, elkarteko ordezkariak...). Minbiziari buruz duten iritziak eta ikuspegiak partekartu ziren, eta atera ziren ondorioak  elkartearentzako oso baliogarriak izango dira, etorkizunean antolatutako ditugun ekintzei begira".