Musuko kirurgikoak errefusaren edukiontzi grisean utzi behar direla gogoratu du Mankomunitateak

Musuko kirurgikoak errefusaren edukiontzi grisean utzi behar direla gogoratu du Mankomunitateak
2021/07/23 eta kitto!
Debabarreneko Mankomunitateak bereziki hondartza eta ibaien inguruneak zaintzearen garrantzia azpimarratu du. "Udan asko bisitatzen diren guneak dira, eta batzuetan ez dira hondakinak behar bezala bereizten", esan dute. Gainera, gogorarazi du musuko kirurgikoak errefusaren edukiontzi grisean utzi behar direla, ez baitaude material birziklagarriz eginak.

Gaikako bilketa ia %1 igo zen 2020ko udako hilabeteetan 2019ko datuekin alderatuta. Hala ere, Mankomunitateak gogorarazi nahi du abuztuan birziklatzen jarraitzearen garrantzia, normalean gaikako bilketaren datuak hilabete honetan murriztu egiten direlako. Mankomunitateak "etxean, elkarte gastronomikoetan, ostalaritzan, merkataritzan eta industrietan birziklatzen jarraitzeko” deia egin die herritarrei. “Herritar bakoitzaren inplikazioak eta hondakinak bereizteko egiten duen ahaleginak eskualde osoan dute eragin positiboa."