NAN eta pasaportea egin edo berritzeko txanda eska daiteke berriro

NAN eta pasaportea egin edo berritzeko txanda eska daiteke berriro
2020/05/27 21:18
eta kitto!
Gaurtik hasita, abian dago berriz ere NAN eta pasaportea egin edo berritzeko zerbitzua, deseskalatzearen 2. fasean dauden eremu guztietan eta, beraz, Eibarko bulegoan ere jendea hartzen hasiko dira. Tramiteak egiteko, ezinbestekoa izango da aurretik hitzordua eskatzea, interneten (www.citapreviadnie.es) zein telefonoz (060). Esandako egun eta orduan bulegora joan beharko da, maskara ipinita eta, horrez gain, agiriarengatik ordaindu beharreko kopuru zehatza dirutan eraman (NAN tramitatzeko 12 euro eta pasaportearentzat, berriz,  30 euro).