NAN eta Pasaportearen bulegoa arratsaldeetan ere zabalik egongo da

NAN eta Pasaportearen bulegoa arratsaldeetan ere zabalik egongo da
2022/06/30 eta kitto!
Udaletxeko beheko solairuan dagoen NAN eta Pasaportearen bulegoa 15:00etatik 18:00etara egongo da zabalik aste jakin batzuetan, zerbitzua indartzeko asmoz. Ekintza puntuala eta behin-behinekoa izango da; izan ere, bulegoko arduradunek adierazi dutenez, "NANaren eta Pasaportearen bulego guztietan dauden itxaron-zerrenda luzeak arintzea da helburua".

Hitzordua https://www.citapreviadnie.es/citaPreviaDni/ webgunearen bitartez eskuratu daiteke. Eta bestetik, gogoratu behar da arratsaldeko hitzorduetara udaletxearen atzeko atetik sartu behar dela. Goizetan, ostera, udaletxearen aurrealdean dagoen atetik sartu daiteke, Untzagako parketik.