Neguko ordutegia sartuko da indarrean zapatutik domekarako goizaldean

Neguko ordutegia sartuko da indarrean zapatutik domekarako goizaldean
2022/10/28 10:28
eta kitto!
Asteburuko zapatutik domekarako (urriak 30) goizaldeko 03:00ak heltzean, erloju guztiak ordubete atzeratu egin beharko ditugu, 02:00etara pasatuta. Beraz, ofizialki ordubete gehiago izango du asteburuko domekak, lo egiteko edo gaupasa luzatzeko, bakoitzaren arabera. Urterokoari jarraituz, neguko ordutegiak bost hilabetetan iraungo du, martxoaren 26ra arte, zazpi hilabetetan indarrean izango den udakoa berriro ezarri arte.