Negulekuak bertan behera laga dituzte asistentzia urria egon delako

Negulekuak bertan behera laga dituzte asistentzia urria egon delako
2022/02/01 eta kitto!
Udalak eta Merkatari Gune Irekiak antolatzen duten Negulekuak programa bertan behera geratu da jolas guneek izan duten asistentzia urria dela eta. “Lehenengo egunetik asistentzia datuak ez ziren onak izan”, diote Udaletik.

2021eko abenduaren 27an hasi zuen ibilbidea aurtengo edizioak Astelena, San Andres eta Errebaleko guneetan, eta 28an jaso zuen asistentzia gehiena. Egun horretan 125 haur ibili ziren hiru guneetan, baina guztira 570 haur sartzen zirela kontuan hartuta, aforo totalaren %21a besterik ez zen bete.

Udalaren oharraren arabera, “egunak aurrera egin ahala datuak hobera jo beharrean okerrera egin zuten eta urtarrilaren 29ko azkeneko larunbat arte 857 haur pasa dira, totalaren %18a baino gutxiago. Eskainitako plazak 4.800 izan dira gune eta txanda guztiak batuta”.