"Nire burua zaindu, zu zaindu" ikastaroan izena emateko azken egunak

"Nire burua zaindu, zu zaindu" ikastaroan izena emateko azken egunak
2015/10/15 00:00 eta kitto!

Euren burua ezagutzeko eta garapen pertsonalean aurrera egiteko lan zoragarriari bizitzako garai bat dedikatu nahi dioten emakumeentzako tailerra da “Nire burua zaindu, zu zaindu: Aldaketarako autoezagutza”.
Bizipen pertsonal propioak hobetu nahi dituen eta bere buruarekin zein gainontzekoekin harreman aske, osasungarri eta gozagarriagoak izaten ikasi gura duen edonorentzako baliabide erabilgarri da tailerra.


8 saioetan zehar, zer eta nor garen ikertzeko prozesu bizian murgilduko dira, Kontxi Lopez Soriaren laguntzarekin. Saioak Andretxean izango dira, Azaroaren 2, 6, 9, 13, 16, 20, 23,  eta 27an (Astelehen eta Ostirala), 10:30etik 12:30era.


Saioa Eibarko Udaleko Berdintasun Sailak antolatu du, Emakumearen Mahaiaren lankidetzarekin. Eibarren erroldatuta dauden emakumeek 10€ ordaindu beharko dute eta Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeek 15€. Matrikula egiteko Pegorara jo daiteke.