‘Nire erreferenteak’ proiektua abiatu du Mikel Lizarraldek

‘Nire erreferenteak’ proiektua abiatu du Mikel Lizarraldek
2021/11/11 eta kitto!
Gipuzkoako herriz herri bizikletan zeharkatu eta beste hainbat erronkari aurre egin ondoren, Mikel LizarraldekNire erreferenteak’ proiektua jarri du martxan. Bertan, dozena bat elkarrizketa egingo ditu, astean bat publikatuz, eguaztenetan. “Bizitzan kolperen bat jaso arren buelta emateko gai diren pertsona, niretzat erreferenteak direnak”, sare sozialen bitartez jakinarazi duenez.

Lizarraldek Pello Osororen laguntza jaso du bideoak egiteko orduan eta Maite Arroitajauregi ‘Mursego’-k jarri dio doinua bere proiektuari. Gainera, Danobat Group, Laboral Kutxa, Erreka Group eta Bike 360-ren babesa jaso du.