“¿Nos enredamos? Viviendo en las redes sociales” hitzaldia emango du bihar Ianire Estébanez psikologoak Portalean

“¿Nos enredamos? Viviendo en las redes sociales” hitzaldia emango du bihar Ianire Estébanez psikologoak Portalean
2018/11/14 eta kitto!
Andretxeak antolatuta, bihar, azaroak 15, “Nos enredamos? Viviendo en las redes sociales” hitzaldia eskainiko du Portalean Ianire Estébanez psikologoak, 18:00etatik aurrera.  Hitzaldi-solasaldia Emakumeenganako Indakeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira antolatutako egitarauaren barruan dago. Ianire Estébanez, psikologoa izateaz gain, nerabeen eta gazteen indarkeriaren prebentzioan espezialista da. Bi blog ditu: Mi novio me controla… lo normal eta Yo ligo, yo decido. Umorearen bidez, antzeztutako bakarrizketa eskainiko du biharko saioan, ikus-entzunezko aurkezpen dinamiko baten laguntzaz.
Hitzaldia irekia eta doakoa izango da eta gaztelaniaz.