O- eta A- odol-taldeetako emaile bila dabiltza

O- eta A- odol-taldeetako emaile bila dabiltza
2021/05/27 08:34 eta kitto!
Euskadiko odol-emaileen elkarteak laguntza deia egin du, O- eta A- odol-taldeetako emaileak behar dituztela. “Hauetako bat bazara, etorri odola ematera ahal bezain laster”, adierazi du elkarteak sare sozialen bitartez.

Odol-talde hauetakoa edo beste batekoa izan, gaur odola emateko aukera egongo da Untzagako jubilatu etxean, 16:50etik 20:30era. 943 00 78 84 telefonora deitu behar da txanda hartzeko.