Odola emateko saioak Untzagako jubiletxera bueltatu dira

Odola emateko saioak Untzagako jubiletxera bueltatu dira
2022/07/12 10:36
eta kitto!
Hemendik aurrera odola emateko saioak berriro ere Untzagako jubilatu etxean egingo dira.  Jubiletxean obrak egin diren bitartean Toribio Etxebarria kaleko anbulatorioan egin dira odol-emateak, baina aurreko astean (uztailaren 7an) ohiko lekura, Untzagara, bueltatu ziren.

Hurrengo saioa datorren astean izango da. uztailaren 21ean eta ondorengoak hauek izango dira:

Hurrengo hilbabeteetako egutegia:
- Abuztuak 4 eta 18
- Irailak 1 eta 15
- Urriak 13 eta 27
- Azaroak 10 eta 24
- Abenduak 22

Odola eman nahi dutenek ordutegi zabala izango dute aipatutako egun horietan: 16:30etik 20:30era.