Ordutegi berriak abuztuan

Ordutegi berriak abuztuan
2013/07/30 eta kitto!

Urtero lez, udal instalazio eta zerbitzuek ordutegi berezia izango dute oporrak nagusi diren hilabete horretan. Horrela, Portalea astelehenetik barixakura egongo da zabalik, goizez bakarrik, 09.00etatik 13.00a arte (hilaren 12tik 18ra arte itxita egongo da). Pegorak, bestalde, 08.30etatik 13.30ra zabalduko ditu bere ateak astelehenetik barixakura.  Kirol ekipamenduei dagokienez, Ipuruako kiroldegiak goiz eta arratsaldeko ordutegia izango du (09.00etatik 13.00a arte eta 16.00etatik 20.00etara, astelehenetik zapatura arte; domeketan goizez bakarrik zabalduko dute). Instalazioa, dena dela, itxi egingo dute hilaren 5etik 18ra. Barruko igerilekua itxita egongo da eta kanpokoa zabalik, betiko moduan, 10.30etatik 20.00ak arte. Unbe kirolgunea itxita egongo da abuztuaren 4ra arte eta, 5etik aurrera eta hilaren 25eraino, 10.00etatik 20.00ak arte zabalduko dute astelehenetik zapatura (jaiegunetan 09.00etatik 14.00etara zabalduko dute). Orbea kiroldegia astelehenetik barixakura goiz eta arratsaldez zabalduko dute (09.00etatik 13.00ra eta 16.00etatik 19.00etara), zapatuetan goizez bakarrik (08.00etatik 14.00ak arte) eta jaiegunetan itxita egongo da. Hilaren 16an itxita egongo da. Bertako spa hilaren 26tik aurrera ipiniko da berriro martxan: astelehenetik barixakura, 09.00etatik 13.00ra eta 16.00etatik 19.00etara, zapatuetan 09.00etatik 14.00ak arte eta jaiegunetan itxita.