Osakidetza, pixkanaka, jarduera asistentzialera itzultzen hasiko da

Osakidetza, pixkanaka, jarduera asistentzialera itzultzen hasiko da
2020/05/02 17:36
eta kitto!
“Koronabirusak gure artean egoten jarraituko duela” ahaztu gabe, Osakidetza, pixkanaka, jarduera asistentzialera itzultzen hasiko da. Osasun Sailetik adierazi dutenez, planak hainbat esparru bilduko ditu:

  • Ospitaleetako kanpo-kontsultak: atzeratutako kontsultak hartuko dira eta, horien urgentzia aztertu ondoren, aurrez aurreko edo telefono bidezko kontsulta egin behar den ikusiko da. Lehendabizi, atzeratutako lehentasunezko kasuak aztertuko dira eta, ondoren, arruntak. Aurrez aurreko edozein kontsultaren aurretik telefono dei bat egingo da covid pazienteak antzemateko.

  • Proba diagnostiko osagarriak: Benetan beharrezkoak diren probak lehenetsiko dira eta kontsultekin multzokatuko dira prozesua erabakigarriagoa izateko.

  • Programazio kirurgikoa: Ebakuntza kirurgiko baten edo prozedura inbaditzaile baten zain dauden pertsonei, euren tratamenduaz arduratzen den mediku taldeak, telefono bidez, euren osasun-egoera baloratuko du, urgentzia eta kalkulatutako epeak zehazteko.

  • Lehen mailako arreta: epidemiaren detekzio goiztiarrean eta kontrolean funtsezkoa izango da. Gainera, telefono bidezko arreta lehenesten jarraituko du eta osasun-zentroetan, pixkanaka, aurrez aurreko arreta berriro ezartzen hasiko da.