Osasun Sailak eta Osakidetzak gezurtatu egin dute Eibarren prebentzio-jarduerarik egiten dihardutenik

Osasun Sailak eta Osakidetzak gezurtatu egin dute Eibarren prebentzio-jarduerarik egiten dihardutenik
2020/07/17 18:47
eta kitto!
Osakidetzak bere Twitter kontuan adierazi duenez, “gezurtatzen dute Eibar-ren inolako prebentzio-jarduerarik egiten ari direla ostalaritza-establezimenduekin lotutako foku baten harira, zenbait informaziok dioten bezala”. Gainera, gogoratu nahi izan dute hartzen diren neurri guztiak, hala nola populazioaren PCR baheketak egitea, bide ofizialen bidez jakinarazten direla.

 



Azken egunotako koronabirus kasuen hazkundearen harira, goizean Eibarko Ospitalean koronabirusaren test masiboak egin direla jakin dugu eta O’jays tabernak, adibidez, ateak itxi ditu, “prebentzioagatik”.