Osasun Sailak hondartzak erabiltzeko gomendioak betetzea eskatu du

Osasun Sailak hondartzak erabiltzeko gomendioak betetzea eskatu du
2020/05/30 18:34
eta kitto!
Osasun Sailak gogorarazi du beharrezkoa dela hondartzak eta zingirak arduraz erabiltzea, eta koronabirusaren transmisioa minimizatzeko prebentzio-neurriak aplikatzea. Espero diren tenperatura altuak ikusita, hondartzak eta zingirak erabiltzeko irizpideak eta gomendioak bete daitezela eskatu du eta irizpide horiei honako hau gehitu die: bainu eremuen erabilera dinamikoa. Hau da, ibiltzeko, bainatzeko edo jarduera akuatikoetarako erabiltzea. Gainera, paseoak ematen direnean bi metroko distantzia mantendu ezin bada, jendeak maskara erabili beharko du.

Osasun sailak adierazi duenez, “Covid-19 gaixotasunaren transmisioaren prebentzioa erakundeei zein herritarrei dagokien erronka kolektiboa da. Gaur egungo egoera pandemikoan, oso garrantzitsua da orain arte eman diren prebentzio-neurrien jarraipenari dagokion garrantzia ematea. Besteak beste, 2 metroko pertsonen arteko urruntzea mantentzea eta maskarak erabiltzea”. Horrekin batera, gogorarazi nahi dute azkenaldian hainbat herrialdetan gaixotasunaren agerraldiak gertatzen ari direla, eta birusa espazio publiko batean transmitituz gero, ezinezkoa izango litzatekeela kontaktuak arakatzea.