Osasuna eta ariketa fisikoari buruzko hitzaldia gaur Portalean

Osasuna eta ariketa fisikoari buruzko hitzaldia gaur Portalean
2017/02/22 eta kitto!
Poliklinika Gipuzkoaren Osasun Ikasgelak egitasmoaren barruan “Cuerpo y mente: salud y ejercicio” izenburuko hitzaldia emango dute Ernesto Ezpeleta “Bihurri” aizkolariak eta Garikoitz Etxebeste, Txirrindulariaren Biomekanika Unitateko fisioterapeutak gaur (otsailak 22), 19:30ean, Portalean. Amaitzean, jendeak bere galderak eta kezkak agertzeko aukera izango du.

Poliklina Gipuzkoak Txirrindulariaren Biomekanika Unitatea sortu zuen Podoactica-rekin elkarlanean, bizikletaren gainean ibiltzeko ohitura daukatenen errendimendua, erosotasuna eta osasuna hobetzeko helburuarekin. Garikoitz Etxebeste fisioterapeutak dioenez, “bizikletan ibiltzen garenean gu gara inportanteenak.  Gu geuk mugitzen dugu bizikleta geure gihar, tendoi eta artikulazioekin;  hortaz ezinbestekoa da txirrindularia bizikletara moldatzea, eta hau ondo egin behar da".

Kirolean prestakuntza piskologikoa ezinbestekoa dela azalduko du Ernesto Ezpeleta "Bihurri" aizkolariak.  Kirolari eibartarrak kirolak bere bizitza nola baldintzatu duen azalduko du, eta lehiaketa edo erakustaldi baterako nola prestatzen den izango du hizpide, besteak beste.