Osasunari buruzko mahai-ingurua bihar arratsaldean Portalean

Osasunari buruzko mahai-ingurua bihar arratsaldean Portalean
2012/06/18 00:00
eta kitto!

Ezker Batua Berdeak alderdiak osasunaren gaineko mahai-ingurua antolatu du biharko, 19.00etarako Portalean. Hizlariak Agustin Gutierrez (Euskadiko Mediku-sindikatuko idazkaria), Sorkunde Nazabal (Enfermerian diplomatua, CCOO) eta Luis Mª Zaldunbide (Bilboko Santa Marina ospitaleko neurologoa) izango dira eta moderatzailea, berriz, Mediku-sindikatuko exekutibako kidea den Juan Sánchez Vallejo psikiatra.